Astikorekin hitzarmena eta aparkalekuak hizketagai, Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 18a, 01:00

Astigarragako Udalak «lan­ki­detza hitzarmena sinatu du» Astiko Merkatarien eta Ostalarien Elkartearekin, prentsa oharrak dioenez.
Helburua da bertako mer­kataritza eta ostalaritza in­dartzea. «Hitzarmenak tokiko ekonomia sustau nahi du, eta baita merkataritzaren berri­kuntzaren eta garapen turis­tikoaren arteko sinergiak bilatu ere».

Aparkatzeko denbora erregulatzeko proposamena
Akordioarekin batera, propo­samen bat egin du Udal Gobernu Taldeak, larun­bateko Plenoan onartzea espero duena.
«Gobernu Taldeak asti­gar­tarrek erosketak egitera­ko­an aparkatzeko dituzten arazoak konpondu nahi di­tu». Hori horrela, orde­nan­tza berri bat proposatu du. «Ha­ma­bost aparkatzeko pla­za seinaliza­tuko dira, herriko bost gune ezberdinetan, Er­go­bia barne. Gune horietan apar­ka­tze­agatik ez da ordain­du be­harko, baina baimendu­ta­ko gehieneko denbora or­du­betekoa izango da. Or­du­te­gia izango da, astelehenetik os­tiralera, 09:00etatik 13:30e­ta­ra eta 16:00etatik 20:00e­tara, eta larunbatetan goizez; jaiegunetan izan ezik».

Bost gune jarri nahi dira, aparkatzeko ordubeteko epe muga izango dutenak.

Sektore mahaia
Horrez gain, herriko era­kun­de eta talde ezberdinek Mer­ka­taritza, Ostalaritza eta Tu­ris­mo Mahai bat osatuko du­te­la ere azaldu du Udal Go­ber­nu Taldeak, «elkarlana nahiz kooperazioa in­dar­tze­ko».

Beste hainbat gai, Plenoan
Gai hauek larunbateko ohiko Plenoan landuko dira, 09:30ean hasita. Horrez gain, beste hainbat puntu ere landuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!