gu eta gure ingurua proiektuaren bueltan, proposamen berri batekin datoz gaur Sormen txokoa gune soziokulturaleko kideak. Ostegunero bezala, arratsaldeko 17:00etan egin dute zita Atsegindegin, eta gaurko plana izango da, parke botanikoa bisitatzea: «parkea bisitatu eta bertako zuhaitz aniztasunaz ohartarazi nahi dugu».
Gu eta gure ingurua proiektuaren barruan, sei tailer emango dituzte, haurrei eta familiei zuzendutakoak; gaurkoa bigarrena izango da. Tailerren helburua da, elkarbizitzan aisia sustatzea eta inguruan dauden tresna ezberdinez ohartaraztea.