Azken egunak, Inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 18a, 01:00

Gabonak pasata, urtea hasi eta berehala izango dira aurten, Inauteriak. Hernanin ari dira antolaketa lanetan, eta dagoeneko martxan da kartel lehiaketa. Parte hartu nahi dutenek abenduaren 1a arte dute entregatzeko aukera, Biteri kultur etxean. Saria bakarra izango da, 600 eurokoa, eta irabazlearen izena urtarrilaren 15a baino lehen jakingo da.

Kartelaren ezaugarriak
Kartelak Hernaniko Inau­teriak 2016 izenburua izan behar du. Paperean edo kartoi lumazko euskarrian egina egon behar du. 38 cm-ko zabalera eta 44cm-ko altuera izango ditu lanak, 300 ppp-ko erresoluzioa eta CMYK formatua. Lana bakoitzak nahi duen kolorean egingo du, eta modalitate artistiko guztiak onartuko direla azaldu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!