Beldur Barik lehiaketan hartu du parte DBHko ikasle astigartar talde batek, Mundu Morea proiektuarekin. Lehiaketa honetan bilatzen da emakumeek jasaten duten bereizkeria egoerari aurre egtiko gazteen arte-adierazpenak bultzatzea, eta sariak ere banatzen dira. Lanak www.beldurbarik.org webgunean bozkatu daitezke, herritarren saria emateko, azaroaren 21etik 25era. Bestalde, hilaren 28an sari banaketa eta topaketa egingo da Amurrion, eta joan nahi dutenek hilaren 25era arteko epea dute izena emateko, autobusak jarriko baitira.