Datorren asteazkena Emakumeenagako Indarkeriaren Kontrako Eguna da, eta hainbat ekintza antolatu dituzte herriko elkarte eta eragileek. Larunbatean, emakume abeslarien kantuekin osatutako karaokea egingo da, 16:30etan Gaztelekuan, eta igandean, gaiaren inguruko pelikula jarriko dute, 17:00etan. Xaguxar taldeak, berriz, 4 eta 12 urteko haurrekin murala margotuko du larunbatean, 16:30etatik 18:00etara kultur etxean. Azkenik, Gazte Asanbladak Maskulinitate berriak tailerra antolatu du igandean, 18:00etan ZIpotzan. Datorren astean ekintza gehiago izango dira.