Udan bakarrik ez, neguko oporraldian ere, aisialdiaz gozatzeko aukera dute herriko txikienek. Negulekuak dira Doberaren proposamena: aisiak eta euskerak bat egiten duten ekimena. Ipuin kontakizunak, tailerrak, olinpiadak, jolasak, irteeratxoak eta gehiago antolatu dituzte, abenduaren 21etik urtarrilaren 5era.
3-10 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta
Negulekuak 3 eta 10 urte bitarteko neska-mutilei daude zuzenduta, hau da, 2005 eta 2012 urte bitartean jaiotakoei. Parte hartu nahi dutenek matrikula egin behar dute aurretik, eta aukera abenduaren 15a arte izango da. Prezioei dagokienean, Negulekuetan astebete egin nahi dutenek 50 euro ordaindu behar dituzte (bazkideek 40); eta bi aste egin nahi dituztenek 80 euro (bazkideek 65 euro). Izena emateko aukera bat baino gehiago dago: Doberako egoitzatik pasa, 943 33 27 99ra deitu edo dobera@dobera.eus helbidera idatzi.