«Kaleratzerik gabeko herria» izateko, mozioa

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Mozioa aurkeztu du Kale­ra­tzeak Stop taldeak Udalean, «Astigarraga kaleratzerik ga­be­­ko herria izendatzeko». Dato­rren larunbatean eztabai­datu­ko du Astigarragako Uda­leko Plenoak.
Mozioa onartuz gero, «Asti­garragan gertatutako kaleratze baten aurrean, udaletxeak bitar­tekari lana egingo du hori ekiditeko, eta zordun fede on kasuetan, nahiz eta ahale­gi­nak egin kaleratzea ekiditen ez bada, etxebizitza bat ziur­ta­tuko du alokairuan».

«Arazo horietaz arduratzeko», erakunde edo pertsona bat
Mozioan eskatzen dute, baita ere, udaletxeak erakunde edo pertsona bat izatea, «horrelako arazoetaz arduratzeko, alo­kai­ru soziala bultzatzeko, neu­rri­ak hartzeko kaleratzerik gerta ez dadin etxebizitza hutsak dauden bitartean...».

Kontzentrazioa, ostiralean
Mozioari «sostengua emateko», kontzentrazioa deitu du tal­de­ak, datorren ostiralean, 19:00etan Jose Elzo plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!