Hezurretan duzun kaltzioa jakin nahi?

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 17a, 01:00

Astebetez, bihar hasi eta hilaren 25era bitartean, zerbitzu berri bat eskainiko dute dohainik, Urrutia farmazian (Etxeberri auzoa). Hezurren dentsitometria aztertuko dute, hau da, hezurren kaltzio maila neurtuko dute eta lortutako emaitzen arabera, aholku pertsonalizatuak emango dituzte. Derrigorrezkoa da aurrez izena ematea: 943 55 77 38 edo urrutia.farmacia@gmail.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!