«Errauste planta eraikitzeko egin zuten arkitektura erori egin da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 17a, 01:00

Errauskailuaren egoera zein den azaldu zuen atzo Ainhoa In­txau­rrandietak, Bi­te­rin eman­dako hitzaldian. Her­nanin Zero Za­borrek gonbidatuta etorri zen Her­nanira GHKko lehendakari ohia, eta interesa duten herritar asko gerturatu zen, azalpenak en­tzun, eta egoeraren berri izatera. 

Arlo juridikoa nola dago?
Errausketa Gipuzkoan. Ez al ge­nu­en, ba, gelditu? zen hi­tzal­dia­ren izenburua, eta honi eran­tzun na­hian, arlo juridikoaren inguruko azalpenekin hasi zen In­txa­ur­ran­dieta. Swapak zer zi­ren eta ho­nek utzi dituen ondori­oa azaldu zitu­en Intxaurran­die­tak, gaia koka­tzen hasteko: «Swa­pak, Caixa eta Banestorekin (San­tan­der) si­na­tu­ta­ko estaldura kon­tratu­ak dira, eta hauek, BEIk es­katuta sinatu zi­ren. Erraus­kailua martxan jar­tzeko mailegua lortu nahi zuten, baina oso zaila zen: hauteskundeak, erraus­te plantaren kontrako mugimendua... banketxeek baldintza gogorrak jarri zituzten. Intere­sen eboluzioa inork baino hobeto ezagu­tzen zuten banketxe horiek, eta hauen balizko igoera neutralizatuko zuen estaldura bat eskaini zuten».
Intxaurrandietak azaldu zuenez, «konbenientzia test bat» egin zioten C. Orma­za­bali, garaiko In­gu­rumen Di­pu­tatua eta GHKko Le­hendakaria zenari: «Cai­xak egin zion, eta argi uzten zuen hon­dasunetan eta dirutan ere ga­lerak onartzeko prest zegoela. Ha­la ere, ez zuen uste produktu ha­uek ulertzeko gai zenik eta ez si­na­tzea gomendatu zion Caixak. As­tebetera ordea, antzeko test ba­tean, aditu gisa kalifikatu zu­ten eta sinatu zituen Swapak».

«5,6 milioi euroko galerak»
Intxaurrandietak azaldu zuenez, sinatu ziren momentuan bertan, 5,6 milioi eurotako hondasun galerak izan zituen GHKk: «ez zituzten ordea kontutan sar­tu, hasieratik esaten baitzutan ez zegoela galerarik. Urte bukaeran, auditoria batek be­hartu zituen kontuetan sartzera».
Eta zein zen helburua? Gal­dera horri erantzun zion Intxaurrandietak: «errau­ste planta atzeraezin bilaka­tzea. Errauste planta egiteko mailegua erabili edo ez, swapak bai edo bai ordaindu behar dira. Egun or­dain­tzen ari gara, hilero 600.000 euro, ezer ez estaltzeagatik»
GHKk salaketa jartzea erabaki zuela gogoratu zuen In­txau­rran­dietak: «Caixa, Ba­nes­to eta Price Waterho­useren kontra, es­tatu mai­lan dagoen peritu adituekin hitz eginda, kontratuan eta mo­du­etan akats larriak ikus­ten zituzten; produktu espekulatiboak zirela ere esan zuen perito ho­nek, eta ez zela onargarria baldin­tza moduan jartzea. Epaiketa egin zen, eta sententziak zioen, GHKk swapak sinatu zituenean, ar­gi zuela zer sinatzen zuen, ez zu­ela inongo banketxek en­gai­na­tu eta errauste planta egin balitz, nahiz eta ez ziren produktu egokienak, ez zirela espekulatiboak izango. Sen­ten­tzia errekurritu ge­nuen, Kontsorzioko batzarrean, PSE, PP eta EH Bilduren botoekin; EAJ abstenitu egin zen. Gaur egun, sozietateak duen zamarik haundian da, 63 miloi euro zor ditu, mailegua ez erabiltzeagatik».

Informazio bila
Intxaurrandietak azaldu zuen, hondakinen sorrerak behera egiten zutela, eta herri ezberdinetan jarritako bilketa selektibo efizienteekin, sortzen zena geroz eta gehiago birziklatu zitekeela: «hau horrela, kontratua bertan behera uztea erabaki genuen, ez zuen zen­tzurik azpiegitura bat egitea, egiten hasi aurretik defizitarioa izango zena». Kontratuen lizitazioan, gauza batzuk ondo egin ez zirenaren zantzua ere bazutela azaldu zuen Intxaurrandietak: «frogarik ez genuen eta aktak falta ziren... orduan bileretan egon zirenei galdezka hasi ginen. Errauste plantako zuzendaria izango zenarekin izan ziren bilera gehienak. Honi eskatu genizkion akta eta dokumentuak, eta bere ordenagailuan zituela esan zigun. Kopia hurrengo egunean egingo zuela esan, eta hurrengo goiz hartan, lantokira joan eta ordenagailua eta disko gogorra besapean zituela ospa egin zuen. Gaur arte. Hor hasi zen bi urtez dirauen odisea. 2015eko martxoan berreskuratu dugu ordenagailua, eta abuztuaren 13 hartan, 70.000 artxibo borratu zituztela ondorioztatu du perito batek. 190 bakarrik berreskuratu ditugu».
Hauteskundeak eta gero, abuz­tu bukaeran aldaketa egon zen GHKko lehendakaritzan: «Ad­mi­nistrazio Kontseilu berria era­tu zutenean, EAJko 5 kide, PSEko 5 kide eta ni gonbidatu ninduten. Irailaren 18an egin zen lehen Ad­mi­­nistrazio Kon­tseilua, eta au­rre­neko puntua zen langile honen aur­kako salaketa kentzea, eta hala egin dute».

Azken egunetako albisteak
Intxaurrandietak dioenez, Hon­da­kinek Kontsorzioa 2007an sortu zen errauste planta eta beste az­pie­gitura batzuk egiteko: «2008an GHK sortu zuten. Izan ere, Kon­tsorzioak hartu izan balu mailegua, zorra Aldundiak hartu be­harko luke bere gain. GHKri izaera merkantilista eman zioten, eta beraz, nahiz eta publikoa izan, enpresa pribatu bezala kudeatu dezake gauza askotan. Aur­tengo abuztuan, Ministerioak ebatzi du GHKren izarea dela ez merkantila. Foru Aldundiari jakinarazi zioten. Momentu hartan le­hen­da­kari nintzen, baina ez ninduten jakinaren gainean jarri; eta gaur egun ere, ez dut jaso. GHKren egoera ekonomikoa larria da. Zo­rra Kon­tsorzioak 100.000 euroko au­rrekontua duenez, ezin du Swa­pen zorra bere gain hartu. Bide­ra­ga­rritasun plan bat aurkeztu be­har dute eta otsailaren 4rako mar­txan jarri. Edo litekeena da desegitea. Gainera, Kontsorzioko ki­­derik haundiena Aldundia de­nez, ho­nek bere gain hartu behar du errauste planta eraikitzeko zor guz­tia. Errauste planta eraikitzeko egin zuten arkitektura juridiko fi­nantzieroa bertan behera erori da». Intxaurrandietak galdera ba­te­­kin bukatu zuen : «Zer­ga­tik or­duan, erraustegi planta?». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!