‘Kreditua’ gaur, antzerkiaz disfrutatzen hasteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 17a, 01:00

Jakina da Hernanin an­tzer­kiak sekulako tiradizioa duela, eta edizio honetan ere, be­re­hala agortu dira sarrera guz­tiak. Udazkeneko pro­gra­ma­zioaren barruan, Antzerki Zi­kloa antolatu dute Biteri kul­tur etxean, eta gaur hasi eta ostegunera bitartean, egu­nean antzezlan batetaz dis­frutatzeko aukera izango da. Saio guztiak 20:00etan hasiko dira. 

‘Kreditua’, gaur
Zuhaitz Gurrutxaga eta Joseba Apaolaza izango dira gaur, Kreditua antzezlaneko prota­gonistak. Banketxeetan kredi­tuen gaia nola aldatu den kontatuko dute antzezlanean. Izan ere, diote, lehen edonork lortzen zuela kreditu bat; eta ematen ez zutenean, eska­tzai­lea isilik, burumakur buel­ta­tzen zela etxera. Kasu ho­rretan, la­sai bizi omen zen bankaria. Orain ordea, gauzak aldatu egin omen dira, eta ezin omen za­ra ezertaz fidatu. Hau da,  inori kreditu bat ukatzen badiote, beharbada, ez dela apal-apal etxera itzuliko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!