Ikasturteko lehenengo emanaldia eskaini zuten atzo Musika Eskolako txistulariek. Euskal kantu herrikoiak nahiz Ameriketako herrialde ezberdinetakoak izan ziren entzungai. Eta Oskorriren kantuei ere egin zieten tartetxo bat. Hainbeste urte eta gero, agur esaten ari den talde bizkaitarraren hiru abesti jo zituzten: Euskaldun berriaren balada, Ostatuko neskatxaren koplak eta Kalera noa ihesi.