Katedra aldeko ez bazuten ere, ezustekoa eman berriz, eta irabaztea lortu zuten Matxin IIIak eta Ionek, larunbatean. Ezkurra eta Endika izan zituzten aurkari eta partidu bikaina eginda, 36-40 nagusitu ziren. Hori horrela, jokatutako lau partiduetatik hiru irabazi dituzte eta Binakako Txapelketako final erdiak jokatzeko sailkatu dira.
Azpimarratzekoa da Matxin IIIak egindako lana. Aurrelariak, orain arteko txapelketako partidurik onena jokatu zuen.
Sailkapena honelaxe dago orain: Matxin III-Ion (14 puntu), Uterga-Olazar (8 puntu), Ezkurra-Endika (6 puntu), Ezkurra II-Barrenetxea IV (4 puntu), Etxeberria IV-Etxeberria III (2 puntu) eta Urriza-Agirrezabala (puntu 1).