Igelaren Banda entzuteko, sarrerak salgai

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 16a, 01:00

Hernani’n Musik ekimenaren barruan, kontzertu berri bat izango da azaroaren 26an. Hain zuzen, Igelaren Banda taldeak bere azken lana aurkeztuko du: Debalde festa. 
Sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai Biterin. Prezioa: 7 euro. 
Kontzertua ostiralez izango da, Biterin, iluntzeko 20:00etan hasita.

Bertso doinuei eskainia
Disko hau, bertso doinuei eskainia da. Melodia tradizional eta modernoen bertsio armonizatuak eta askatasun osoz egokitutakoak dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!