Santa Zezilia kontzertu berezia, tronpeta eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Santa Zezilia Eguna bihar zortzi bada ere, Musika Bandak gaur ospatuko du musikarien zaindariaren egu­na, eta horretarako, kontzertu berezia antolatu dute. Mila­grosan izango da,  iluntzeko 19:30etan hasita. 
Kontzertu berezirako, gonbidatu berezi bat izango dute. Hain zuzen, tronpeta bakarlari batekin joko dituzte emanaldiko hiru kanta; Javier Lorente tronpeta  jolearekin.

Zazpi pieza entzungai
Roberto Pachecok zuzenduta,  zazpi pieza joko dituzte: Paco Molero, Candide, Gran Fan­tasia Rusa (Banda eta tron­peta), Bitz, Concierto de Aran­juez (Ban­da eta tronpeta), West Side Sto­ry, eta La Virgen de la Maca­rena (Banda eta tronpeta). 

Tronpeta klasea, atzo
Javier Lorentek tronpeta kla­sea eman zien atzo Musika Bandako kideei. Eta ondoren, elkarrekin entsaiatu zuten gaurko emanaldia.
Lorente Ribaforadan (Nafa­rroa) jaio zen eta Musikenen eta Conservatorium van Amster­damen egin ditu ikasketak. Hainbat orkestra nazional eta internazionale­tan kolaboratu izan du eta tronpeta irakasle ere izan da. 
Gaur egun, Madrilgo Udal Banda Sinfonikoko bakarlaria da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!