Gipuzkoako Txapelketako finalerdia izango dute jokoan gaur, Hernaniko hiru pelotarik. Garikoitz Arizmendik eta Ohian Zugastik jokatuko dute Murua eta Egigurenen kontra, 21:00etan, Arrasaten; hasiera batean partidu zaila izatea espero da, etxekoak baitira faborito. Banaka, Ander Lopezek Eneko Muguruzaren kontra neurtuko ditu indarrak, Bergaran, 19:30etan. Kasu honetan ere, Bergarako pelotaria da irabazteko faboritoa.