Zubietan eraikitzekoa duten Errauskailuaren kontra manifestazioa egingo da bihar Lasarten (17:00). Hernanin Zero Zabor taldeak bat egin du eta hernaniarrei bertara joateko deia egin die. Azaldu dutenez, «Lasartera hurbildu daitezen. Lasarte da, Usurbil eta Andoainekin batera, errauskailuaren terrenoetatik hurbilen geratzen den herria, baina errausketaren kutsadurak gogorrena joko duen 5 kilometroko zirkuluaren barruan beste hainbat, tartean Hernani».