Asteartero bezala, gaur ere Gaztearteak ekimena antolatu du Sutu Hernanik, Gaztetxean; 18:00etan. Ostiralean berriz, bi emakume mexikarrek eta bertan izandako herritar batek hitzaldia emango dute. Iraultza, erresistentzia eta emakumeen hilketen inguruan ariko dira. 19:00etan izango da, eta ondoren janari mexikarra dastatzeko aukera jarriko dute.