Setienek irabazi du Sagardo Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 15a, 01:00

Aurreko larunbatean jokatu zen Elur-Txori elkartean, XXXIII. Sagardo Txapelketa eta Setien sagardotegiak irabazi zuen 1.091 punturekin. Atzetik geratu ziren Rufino (1.066 p), Iparragirre (1.044 p) eta Elutxeta (1.022 p). Honakoek ere hartu zuten parte: Alberro, Altzueta, Astiazaran, Elorrabi, Oiarbide eta Zelaia. Oso giro onean afaldu zutela azaldu dute, Antton Garin eta Eñaut Martikorena bertsolariek alaituta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!