Barrado, Zabala, Arnaiz eta Goñi izan dira irabazleak

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 15a, 01:00

Mendiriz Mendi elkarteak Argazki Lehiaketako sariak banatu zituen ostiralean. Lau atal izan ditu lehiaketak eta honakoak izan dira irabazleak: Rafa Barrado (Mendi eta paisaia), Ibon Zabala (Hernani), Xabier Arnaiz (Bilduma hoberena) eta Txomin Goñi (Herrikoiena). Azken saritua, 15 argazki finalisten artean aukeratu zuten ikusleek, ostiralean bertan. Bestalde, epaimahaiak bi argazki aukeratu ditu egutegirako: Angel Beldarena eta Idurre Sanzena. Gaur bukatuko da Mendizale Astea, irteerarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!