Ikasturtero, hiru-lau kontzertu eskaini ohi dituzte Musika Eskolako txistulariek eta gaurkoa, azarokoa, ikasturteko aurrenekoa izango da. Udaletxeko arkupeetan izango da, 12:30etatik aurrera.
Kantu herrikoiak
Oraingoan, Musika Eskolako 16 txistularik eta 2 atabalarik kantu herrikoi eta ezagunekin osatu dute egitaraua, gehienbat.
Euskal kantu herrikoiak nahiz Ameriketako herrialde ezberdinetakoak izango dira bertan entzungai (eta kantagai) eta, bereziki, Oskorriren kantuei egin nahi izan diete tartetxo bat: «hainbeste urtetako ibilbide oparoa egin duen taldea agur esaten ari zaigun honetan, gure esker on xumea ere agertu nahirik», diote.