Behemendik antolatu ohi duen azoka ibiltaria izango da gaur goizean Plaza Berrin. Honako produktuak izango dira salgai: ardi-gazta, behi-gazta, barazkiak, lore eta landareak, ahate pateak (ahate foie gras micuit, ahate urdaiazpikoa, ahate konfita), ahate albondigak onddo saltsarekin, ahate foie gras freskoa... Artisau moduan egindako baserriko ogia eta erreposteria ere bai.