Egun haundia izaten da San Martin aranoarrentzat, eta festarako aitzakia ere bai. Pasa den larunbatean hainbat ekintza antolatu zituzten. goizean bisita gidatua izan zuten jentilbaratzetara; eta arratsaldean, arkeologia tailerra egin zuten. Eguna ohiko talo eta gazitan jatearekin bukatu zuten.