Mendizale Astea bihar bukatuko du Mendiriz Mendik, irteerarekin. Atzo, berriz, ume eta gaztetxoen tartea izan zen. Hainbat film labur ikusteko aukera izan zuten eta baita irteeretako bideo eta argazki bildumak. Gustora aritu ziren denak, «begira, begira, hor nago ni!» esanaz. Ondoren, dominak jaso zituzten.