Abenduan aldi baterako egonaldiak egiteko, izen ematea

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak  epea ireki du 2015eko aben­duan aldi baterako egoitza-egonaldiak eskatzeko.

Hiru egonaldi
Hiru egonaldi daude aukeran. Sortzez Garbiaren zubirako (Inmaculada Concepción), astelehenean bukatzen da izen ematea. Abenduaren lehe­nego hamabostaldirako ere, aste­lehe­nean bukatuko da epea. Eta abenduaren bigarren hama­bos­taldirako, azaroaren 30ean.
Hernanin eskaerak, Ongin­tzan egin behar dira, gizar­te langileekin zita hartuta: 943 55 78 54 edo Ongitzara bertara jo. Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzak ez du aldi baterako egoitza-egonaldia egiteko plazarik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!