Binakako Txapelketako partidu bakarra gaur, bestea bertan behera geratuta

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Arratsaldeko 16:00etan hasita, lau partidu jokatuko dira gaur Galarretan; tartean, Bikotetako Txapelketako bat: Ezkurra-Endika/Matxin III-Ion. Jokatzekoa zen bestea, Urriza-Agirrezabala eta Etxeberria III-Etxeberria IVren artekoa, bertan behera geratu da oraingoz, Etxeberria IIIk ezingo baitu gaur jokatu. Hala ere, emoziorik ez da faltako Galarretan: Ezkurra eta Endikak osteguneko garaipena izango dute alde, gaurko lehia irabazteko, eta Matxin III eta Ionek berriz, finalerdietarako pasea izango dute jokoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!