Tifanitxo erabiltzeko, eskaerak

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Tifanitxon obrak egin ditu Udalak, eta orain artean, dantza eta zine emanaldietarako, edota Gaztetxe mo­duan erabili bada ere, beste jarduera batzuetarako erabili daiteke. Erabileraren bat eman nahi dionak azaroaren 25era arte du eskaera egiteko aukera Udalean. Horretara­ko, idatzi bat aurkeztu behar da, honakoak zehaztuta: nork egiten duen eskaera, zer erabilera eman nahiko liokeen, gune horretan zein behar edukiko lituzkeen (mahaiak, apalak, arraska...).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!