Bete-betean da Goizuetako Azaro Kulturala. Atzo iluntzean Ganbaran izan zirenek, Nerea Erbiti eta Iñigo Agirreren kantaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Gaur ere, ikuskizuna izango da protagonista. Goizuetan bazen antzerkia antzeztu zuten orain 25 urte zenbait goizuetarrek, eta urteurren hori gogora ekartzeko, omenaldi moduko bat izango da gaurko ekitaldia; orduan antzerkian parte hartu zuten herritarrei errekonozimendua. Jangelan izanen da, 19:00etan.
Azaro kulturalak asteazkenean izanen du segida. Amaia Nausia historialariak Birjinak edo putak? liburua aurkeztuko du: feminismoaren inguruko liburua da, eta 500 urteko doktrinatzea biltzen du bertan. Jangelan izanen da, 18:00etatik aurrera.
Heldu den ostiralean berriz, hilaren 20an, Xalto Sariketako finala izanen da jokoan, 21:00etan, elkartean.
Gaur zortzi, Leitzako Jeiki Abesbatzaz gozatzeko aukera izanen da, 19:00etan, Elizan.
Eta azkenik, heldu den igandean, Difret filma jarriko dute, 19:00etan, Ganbaran.