‘Burbunak eta etsayak’ estreinaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Ereñotzuko Udazken Kul­tura itxiko du gaur, Burbunak eta etsayak dokumentalaren es­treinaldiak; 18:00etan izango da, San Antonio elizan. Do­bera Euskara Elkarteak eta Aran­zadi Zientzia Elkarteak elkarlanean egin dute dokumentala. 25 elkarrizketa bil­tzen ditu, eta bertan, Her­na­niko bailara ez­berdinetako herritarrek, na­tu­rarekin izan duten lotura eta horrek utzi duen ahozko ondarea bildu dute.

Landare eta animaliei buruzko corpusa
Eñaut Agirrek, egileetako batek Kro­nikari azaldu zionez, elkarrizketak egin dituzte,  landare eta animaliei bu­ruzko Corpusa osatzeko: «garai batean norma­la­goa zen naturarekin bizitzea, et­a gaur egun badira, oraindik ere, hala bizi direnak; hauengana jo genuen. Natura eza­gutzen dute, guk gure herriko kaleak ezagutzen ditugun be­zala. Eta hor, sekulako aberastasuna dago. Patrimonio edo on­dare bat da herritar hauek na­turarekiko duten jakintza; eta horrek utzi duen hiz­kun­tza.  Gaur Ereñotzura gerturatzen den guztiak izango du beraz, altxor honekin goza­tzeko aukera.


Ederki ibiliak dira, Leitzako Peru Harri museora egindako bisitan

Udazken kulturalaren barruan, dozenaka ereñotzuarrek hartu zuten parte joan den astean Leitzara egindako irteeran; besteak beste, Peru Harri museoa bisitatu zuten. Ostegunean berriz, Chertat eta lehoiaren abenturez gozatu zuten txikienek!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!