Partidu zaila, bolada txarra bukatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Ez dago denboraldiko unerik gozoenean Mundarro, eta ez du lan erraza izango asteburu ho­netan, egoerari buelta ematen. Vasconia laugarren sailka­tua­ren zelaian ariko da, Donos­tiako Puion, gaur arra­tsaldeko 17:30etan.
Lau aste daramazkite mo­reek garaipenik lortu gabe, eta zailtasunak zailtasun, erronka polita dute gaurkoa. Izan ere, onenen pare aritu zen Mun­darro, ligaren hasieran, eta erakutsi zuen, edozein aur­ka­riri irabazteko gai dela.
Etxetik kanpo saiatu be­har­ko dute, hasierako emaitza on horiek berreskuratzen. Aurka­ria ez da nolanahikoa, dena den: partidurik galdu ez duen talde bakarra da Vasconia.

Lidertza galdu berritan, bi berdinketarekin
Baina beharbada, momenturik onenean egingo dio aurre Mundarrok. Izan ere, orain bi aste lider zegoen Vasconia, eta azken bi partiduak berdinduta, behera egin du sailkapenean. Aprobetxatu behar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!