Datorren asteartean, bilera egingo dute Astigarragako Udaleko hiru batzordek. Goizeko 09:30etan bilduko da Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Batzordea, eta zortzi puntu eztabaidatuko dituzte: kutsaduraren aurkako ordenantza, salmenta ibiltaria arautzekoa, Lurraldeko Zatikako Planari egindako iradokizunak...
Berdintasun eta Mugikortasun Batzordeak, berriz, goizeko 11:00etan egingo du bilera, zazpi puntu lantzeko. Bertan landuko dituzte, azaroaren 25erako antolatu diren ekintzak, emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan.
Eta Kirol, Gardentasun eta Partehartze Batzordea, azkenik, eguerdiko 12:00etan bilduko da, eta lau puntu landuko dituzte; horien artean garrantzitsuena, atez ateko hiri hondakinen bilketa sistemari buruzko kontsultari dagokiona. Atzo osatu zuten bigarren parte hartze mahaia, gai horren inguruan.