‘Biolin magikoa’, datorren igandean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Biolin magikoa antzezlana eskainiko dute Kultur Etxean, datorren igandean, arratsaldeko 17:30etan. «Bi lapur maitagarriren abenturak» kontatuko dituzte, eta zuzeneko biolin musikaz lagunduko dute saioa, musikaren historiari errepasoa eginez. 4-5 urtetik gorako haurrentzat izango da, eta sarrerak 2,5 euroan egongo dira salgai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!