Irabazi beharrekoa, etxean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Kiroldegian jokatuko du Mun­darro-La Sallek asteburu honetan ere, Euskal Ligako bigarren mailan. Eta irabazi beharreko partidua daukate, gainera: Askatuak taldea har­tu­ko dute, ligako azkenau­rre­ko sailkatua. Partidu klabea, beraz, gora egin eta beheko postuetan dauden aurkariak atzeratzeko. 16:00etan hasiko da partidua.
Astigartarrek buelta eman nahi diote, aurreko aste­bu­ruko kolpeari. Partidu ona jokatu zuten, baina galdu egin zuten azkenean, hirugarren laurdenean lau puntu soilik sartuta, eta jaurtiketa libre­etan 26tik 6 asmatuta. Horiei konponbidea bilatu beharko diete, irabaziko badute.
Mutilak kiroldegian, jarraian
Nesken partidua bukatzean, Gipuzkoako Ligako mutilak ariko dira, Alde Zaharraren kontra, 18:00etan kiroldegian. Erronka polita izango du Mundarro-La Sallek, hiruga­rren sailkatuaren kontra. Garaipen bat gehiago daukate donostiarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!