Herriko elkarteak bat, indarkeria matxista salatzeko ekintzekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Azaroaren 25a izango da Ema­kumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta horrekin bat egin nahian, hainbat ekintza antolatu dituz­te herriko elkarte eta taldeek, datozen bi asteotan.
Gaur bertan izango da aurrenekoa: bufanda tailerra egingo dute Gaztelekuan, ma­tazak proiekturako bufanda zati bat egiteko. Arratsaldeko 18:30etan izango da.

Dokumentalaren proiekzioa, azaroaren 24an
Harituz elkarteak, Gaztele­ku­ak, Xaguxar taldeak, Gazte Asan­bladak eta Herri Eskolak antolatu dituzte ekintzak. Guz­tiek hartu dute parte, Udaleko Berdintasun Saileko Lan Tal­de­ko Formakuntzan, emakume eta gizonen arteko pareki­detasuna lortzeko hel­bu­rua­rekin. Lan Taldeari, jarrai­pena eman nahi diote 2016an ere.
Besteak beste, Indarke­ria­ren aurkako matazak doku­men­­ta­la jarriko dute azaroa­ren 24an; 18:00e­tan Kultur Etxean.
Aurreko larunbatean, bes­tal­de, Madrilen izan ziren hainbat astigartar, Indarkeria Matxistaren Aurkako Estatu Martxarekin bat eginez.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna
Harituz emakumeen elkartea
Azaroak 24 Bideo proiekzioa: Indarkeriaren aurkako matazak. 18:00etan, Kultur Etxean.
Azaroak 25 Emakumeenganako indarkeriaren aurka gogorarazpena. Indarkeriaren ondorioz erail den emakume bakoitzagatik, sinbolikoki haur patuko bat jarriko da. 17:00etan, Foru Plazan.
Azaroak 25 Hitzaldia: Emakumeenganako indarkeria eusten duen patriarkatuaren oinarriak. 17:30etan, udaletxean.

Astigarragako Gaztelekua
Azaroak 14 Bufanda tailerra. Matazak proiekturako bufanda zati bat egingo dute gazteekin. 16:30etan, Gaztelekuan.
Azaroak 21 Karaokea. Emakume abeslarien kantak sustatuko dira. 16:30, Gaztelekuan.
Azaroak 22 Pelikula emanaldia: emakumeen indarkeria islatzen duen pelikula eta hausnarketa. 17:00etan, Gaztelekuan.
Azaroak 28 Bisuteria-brotxeak tailerra. Mezu eta irudi desberdinez osaturiko bitxikeriak sortuko dituzte. 16:30etan, Gaztelekuan.

Xaguxar aisialdi taldea
Azaroak 21 Tailerra, mural baten eraketa: Emakumeen aurkako indarkeriari ez. 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Gazte Asanblada
Azaroak 22 Tailerra: Maskulinitate berriak. 18:00etan, Zipotzan.

Astigarragako Herri Eskola
Azaroak 27 Tailerra: Koedukazioa, indarkeriaren prebentzioa eta kirola. 5garren mailako ikasleei zuzendua, Maia Ansaren eskutik (Equala Berdintasuneko Kontsultoria). Herri Eskolako ikasleentzat.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!