Aurten ere, ludoteka antolatu du Xaguxar taldeak Gabonetan; abenduaren 22tik urtarrilaren 5era, hain justu. 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango da, eta egunotan eman behar da izena: Kultur Etxean, goizez 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 15:00etatik 20:00etara.
40 euro dira, baina familia ugariek eta bi senide edo gehiago izenemateek, hobaria izango dute. Apuntatzeko garaian, Astigarragako haurrek daukate lehentasuna.
Egunean hiru orduz
Lanegunetan izango da ludoteka, astelehenetik ostiralera, eta hiru orduz egongo dira bertan: goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Dena den, zaintza zerbitzua ere eskaini du Xaguxarrek, 08:30etatik 10:00etara. 20 euro dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 33 50 64 telefonora, edo idatzi mezua info@xaguxar.org helbidera.
Ludoteka irekia gaur zortzi, Kultur Etxean
Bestalde, ludoteka irekia ere antolatu du Xaguxarrek, datorren larunbatean. 4-12 urteko haurrentzat izango da, Kultur Etxean, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara.