Lehengo astean zuten hastekoa Irekiera Torneoa, Hernaniko jubenilek, baina orduko partidua atzeratu egin zenez, gaur jokatuko dute aurreneko partidua. Fortunaren kontra ariko dira, Donostiako Pio Baroja kiroldegian, 16:00etan. Infantilek, berriz, goizeko 11:00etan jokatuko dute Arantzazuko Amaren kontra, Martutenen.