Ostegunean jarri zuen martxan EH Bilduk, auzoz auzoko bilera erronda, 2016rako Udal aurrekontu proiektua osatzeko. Perurenako auzotarrekin egin zuten aurrenekoa, eta datorren astean, beste bost egingo dituzte.
Bi bilera astelehenean, Gazte Lokalean
Astelehenean izango dira hurrengo biak: Gazte Lokalean, 11:00etan eta 19:00etan, erdiguneko eta beheko plazako herritarrentzat bereziki. Asteartean, berriz, Santiagomendin jarri dute zita, 20:00etan.
Asteazken eta ostegunean egingo dituzte beste biak: anbulategiko plazan asteazkenekoa, 19:00etan, Errekatxo eta Portutxoko bizilagunentzat; eta Oialumeko tabernan ostegunekoa, 19:00etan.