Ojuel eta Lizeaga finalean, Donosti Gain torneoan

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Beste final bat jokatuko dute elkarrekin, Paul Ojuelek eta Markel Lizeagak. Donosti Gain torneo garrantzitsuko txapelaren lehian ari­ko dira bihar, goizeko 10:30etan Egiako frontoian, Eneko Yoldi nafarraren eta Ander Imaz oiar­tzu­a­rraren kontra. Haiek izango dira faborito, bikote indartsua osatzen baitute, eta ez dute lan erraza izango hernaniarrek.
Dena den, sasoi puntu onean daude Ojuel eta Lizeaga, txapelketan erakutsi duten bezala, eta ezustekoa eman dezakete, beren maila onenean aritzen badira. Semifinaletan, Hernaniko beste bikote bat utzi zuten kanpoan, Arrietak eta Aizpitartek osatutakoa (22-11).

Arrietak eta Aizpitartek semifinala, Gipuzkoakoan
Egiako torneotik kanpo, Gipuz­koako Txapelketan zentratuko dira Ioritz Arrieta eta Eneko Aizpitarte gaurtik. Eta erronka polita daukate, gainera. Semi­fi­na­letako joanekoa jokatuko dute, 16:00etan kiroldegiko fron­­­toian, Pagazpe taldeko San­txo eta Gorrotxategiren kontra; Gipuz­koako txapeldunen kontra, hain justu. Partidu zaila dute, beraz. Baina animoz gainezka iritsiko dira hernaniarrak, Egiako torneoan bertan, kanporatu egin baitzuten Pagazpeko bikotea.
Hernaniko Pelota Elkarteak zale guztiak animatu nahi ditu, frontoira hurbildu eta partidu haundi horretaz gozatzera: «ikuskizuna ziurtatuta dago».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!