Beste bi ekintza antolatu dituzte Astigarragako Gaztelekuan, asteburu honetan. Gaur, bufanda tailerra egingo dute. Harituz elkartearen Matazak proiektuaren bufandarako, zati bat egingo dute gaztetxoek. Bihar, berriz, multikirol saioa izango dute, Herri Eskolako patioan.