Urteurren ospakizuna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 14a, 01:00

Incansables Txarangak 45 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatuko dute gaur. Hori horrela, kalejira egingo dute herriko Kaxkoan.
Eguerdian aterako dira Plazatik eta txarangaren sortzaileetako bat izandako Felipe Sagarnaren portalean geldituko dira. Bertan, berari eskainitako El Zapa pieza joko dute. 
Ondoren, txaranga sortu zuen beste taldekide bati, Txomin Castrori (Sieteme­sino) Habanera eskainiko diote. Goizari amaiera, 14:00ak aldera emango diote.

«Eskerrik asko denei»
Kale buelta honekin, urte hauetan zehar Hernani herriaren aldetik jasotako berotasuna eskertu nahi dute: «Eskerrik asko denei eta nahi duzuen arte».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!