Hiru partidu gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 13a, 01:00

Hernaniko palistek hiru partidu jokatuko dituzte gaur etxean. 20:00etatik aurrera izango dira. Bigarren mailako mutil nagusiak hasiko dira: Hernani 2/Loiolatarra. Jarraian, neska jubenilen txanda izango da: Hernani 2/Su Berri 1; eta Hernani 1/Hernani 3. Horrez gain, mutiletan, Hernani 1 taldeak, Errenterian jokatuko du 19:50etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!