Hernaniko Arraun Elkarteak emakumeen trainerua uretaratuko du aurten ere. Entrenamenduei ekin diete jada eta deialdia zabaltzen diete 16 urtetik gorako neskei, arrauna probatu eta taldean sartzeko. Bihar goizean, Pasaian entrenatuko dute. Izena emateko:
hernani.arrauna@gmail.com edo 656 76 12 52.