Txistu kontzertua, igandean

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 13a, 01:00

Musika Eskolako Txistulariek kontzertua eskainiko dute igandean. Eguerdiko 12:30etan izango da, udaletxeko arkupeetan. Ikasturtero eskaini ohi dituzte hiru-lau kontzertu, eta horietako aurrenekoa izango da azaroko hau.
Musika eskolako 16 txistulari eta 2 atabalarik, kantu herrikoi eta ezagunekin osatu dute egitaraua, gehienbat.
Euskal kantu herrikoiak nahiz Ameriketako herrialde ezberdinetakoak izango dira bertan entzungai (eta kantagai) eta, bereziki, Oskorriren kantuei egin nahi izan diete tartetxo bat: «hainbeste urtetako ibilbide oparoa egin duen taldea agur esaten ari zaigun honetan, gure esker on xumea ere agertu nahirik», azaldu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!