Zubimendi irabazle, ‘Gure semea superheroi bat da’ lanarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 13a, 01:00

Alai Zubimendik irabazi du V. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehia­keta. Gure semea superheroi bat da lanagatik jaso du saria. Sari banaketako ekitaldia, Bilboko Rekalde aretoan egin zen astelehenean. Zubimendik Kronikari adierazi dio, «jende gutxi agertu arren, oso emozionantea» izan zela beretzako. 2011n ere irabazi zuen lehiaketa hau, antolatu zen lehenengo edizioan.

Bere semea protagonista
Komikiko protagonista Eki da, 21 hilabeteko bere semea. Halaxe azaldu du Zubimendik: «Jaio zenetik medikuetan hara eta hona ibili gara berarekin eta ez du sarrera goxoa izan gure mundu honetan. Horre­gatik bururatu zitzaion bere amari bizipen horiek guztiak hartu eta umorezko komiki bat egitea, Ekiren egoera “berezia” komikietako superheroienarekin konparatuz». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!