Pakistandar eta eskoziar baten arteko maitasun istorioa, gaurko emanaldian

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 13a, 01:00

Zinea eta Inmigrazioa uztartuz, pelikula emanaldiak antolatu ditu Amher elkarteak. Gaur izango da bigarren emanaldia eta Sólo un beso pelikula izango da ikusgai. Jatorriz pakistandarra den mutil baten eta neska eskoziar baten arteko maitasun istorioa kontatuko da bertan. Izan ere, oraingoan, kultura arteko maitasuna edo bikote mistoen arteko maitasuna hartu dute gaitzat zine zikloan.
Sandiusterrin izango da 19:00etan, dohainik. Ondoren, solasaldia izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!