Portuko errekaren egoera dela eta, URA Agentziari txostena eskatu dio Udalak

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 13a, 01:00

Hirigintza eta Ingurumen Saileko hainbat oharren berri eman du Udalak. Horien arte­an, Portuko errekaren egoera dela eta, txostena eska­tu dio URA Agentziari. Hala azaldu dute: «Zenbait herritarrek salatu dute Portuko errekak (Akan, Muntto erreka) Herna­ni­ko udalerritik igarotzean askotan izan ohi duen egoera kaska­rra. Herritarrei Hernani­re­kiko ardura eskertzearekin batera, adierazi nahi dugu EAEko ibai eta erreken esku­mena Eusko Jaurlaritzak due­l­a, Uraren Agentziak zehazki. Hau horrela, Agentziari egoe­ra­ren inguruko txostena eska­tu diogu. Txostena jasotzean Udalari dagokiona egingo dugu eta herritarrei gertaeren berri emango diegu».

Lizeaga auzoko irisgarritasuna hobetzen
Lehengo astean hasi eta hilaren bukaera bitartean, Lizeaga auzoko irisgarrita­suna hobetzeko hainbat lan egingo ditu Udalak Larramen­di, Victor Hugo  eta Magdalena kaleetan.

Sagastiyako etxeetan akatsak zuzentzeko eskaera
Udalak azaldu duenez, Sagas­tiya eremuan egindako etxe­bizitza eta urbanizazioaren lehen erabilera baimena eskatu zion duela urte erdi inguru sustatzaileak Udalari.  Eta Udalak erantzun zion etxebizitzak bukatuta egona­gatik, urbanizazioan akats garrantzitsuak zeudela: «bate­tik udal argiteriaren instala­zioa bukatu gabe dago eta bestetik plaza eta portxeetako zoladura edo pabimentua gaizki egina dago».
Etxebizitza eskuratzeko herri­ta­rrek duten premiaren jabe izanik, akatsak zuzen­tze­ko eskatu izan diola behin bai­no gehiago­tan azaldu du Uda­lak eta laguntza ere eskaini izan diola zeregin horreta­rako.
Eta gaineratu du: «Udalak gaiaren jarraipena egingo du sustatzaileak lehenbailehen akatsak zuzendu ditzan eta jendeak etxebizitzak eskuratu ditzan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!