«Oso bizirik jarraitzen du Itxaspek, aurpegi berriekin baina beti bezala»

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 12a, 01:00

Urte asko eman dituzue Itxaspe arrandegian.
Enkarni Aranburu: Urte asko izan dira, bai. 21 urte, arran­de­gia hartu genuenetik. Eta jubi­la­zioagatik utzi dugu orain. Berez, bi urte geratzen zitzaiz­kigun oraindik, baina semeek eman ziguten lata, ordu asko zirelako lanean. Guregatik egin zuten.

Eta hainbeste urtetan, bizipenak ere asko izango dira, ezta?
Enkarni: Bai bai, jendeak dene­tik kontatzen dizu. Kon­fian­tza haundia hartzen dute, eta arrandegian bakarrik dau­de­nean, den-dena kontatzen dizu­­te. Gauza pribatuak dira, senarrari ere kontatzen ez niz­kionak. Askotan, konfe­sio­na­rio bihurtzen zen arrandegia. Lagun asko eman dizkit arran­degiak, gustora etortzen nin­tzen lanera.

Gogorra izango zen uztea.
Enkarni: Gogorra izan zen, bai. Baina senarrak pasa zuen oke­rrago. Zalantza haundiak izan zituen, uzteko momentuan. Nik hilabete bat gehiago egin nuen arrandegian, berriei ego­kitzen laguntzen, eta senarra ikusita, mentalizatzen joan nin­tzen. Azken egunean, eguer­­dian gar­biketa egin nuenean, bukatu da pentsatu nuen. Pintxo bat har­tzera joan nintzen bi neska berriekin, eta horrela des­pe­ditu nintzen.
Nire azken eguna baino, go­go­rragoa izan zen senarrak eta Pilik, gurekin 16 urtez egon zen emakumeak, utzi zute­ne­an. Hor bai izan nuela pena haun­­diagoa, Pilitaz despeditzean.

Zer esan dizute bezeroek?
Enkarni: Poztu egin dira, baina aldi berean, pena hartu dute. Esaten didate, faltan botatzen nautela mostradore atzean, asko mimatu ditugula urte guzti hauetan. Denek agurtzen naute kalean.

Nolakoa izan da erreleboa?
Enrike Legarda: Aldaketa oso normala izan da, erraza, xin­plea. 30 urte daramazkit arrai­naren negozioan, eta badakit zeinek egiten duen lan ondo. Eta Itxaspe negozio ona da, urte asko daramazkiena eta oso kontrastatua.
Dena den, ez da aldaketa bat izan, jarraipena baizik. Nik Joxean aspalditik ezagutzen nuen, eta jakin nuenean jubi­la­tzekotan zegoela, nire inte­re­sa erakutsi nion. Pentsatu balu hartu behar zuenak ez zeukala benetan arrandegia eramateko gaitasuna, ez zion utziko. Eran­­tzukizuna da hain ondo fun­tzionatu duen arrandegi bat hartzea, zentzu guztietan.
Enkarni: Konfiantza geneukan oso ondo funtzionatzen segiko zuela, martxa berdinarekin.

Hilabete eman duzue elkarrekin. Zer moduz?
Enrike: Oso oso ondo pasa dugu, biok ezagutzen dugu mundu hau, eta primerakoa izan da!
Enkarni: Erakustea baino, bera jendeari aurkeztea izan zen gehiago. Gurekin batera, Edurne egon zen hiru astez, eta erakutsi nion nola atenditzen genuen bezero bakoitza, zerbitzu per­tsonalizatu hori mantentzeko. Eska­tu gabe, banekien zer nahi zuten, eta horri jarraipena ematea zen asmoa. Orain, nik uztean, Andrea sartu da lanean, Edurnerekin batera.

Zer moduz egokitu zarete?
Enrike: Perfektua izan da adaptazioa. Bezero zoragarriak dauzkate, eta Enkarni anfitrioi perfektua izan da. Linea berean jarraitzen dugu, modu berean lan egiten. Bakarra, Enkarni faltan botatzen dugu­la. Berehala egingo genioke toki bat, bueltatu nahiko balu; tabla bat daukagu beretzat.
Enkarni: Pozgarria da jendeak esatea, hartu dutenek ondo egiten dutela lan. Edurnerekin oso erraz moldatu zen jendea, oso hiztuna baita. Oso gustora daude bezeroak beraiekin.

Zer esango zeniekete Itxaspeko bezeroei?
Enkarni: Oso gustora egon naizela beti, beraiek eman di­daten konfiantzarekin. Plazer haundia izan dela beraiekin lan egitea, urte guzti hauetan.
Enrike: Oso bizirik jarraitzen duela Itxaspek, beti bezela; aurpegi berriekin baina linea bera­rekin. Zentzu guztietan, 21 urte hauetan izan duen guz­ti­a­rekin. Eta etortzera animatu nahi nituzke, konprobatzeko betiko Itxaspe aurkituko dutela bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!