‘Sólo un beso’ ikusgai, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko aza. 12a, 01:00

Zinea eta Inmigrazioa ekimenaren barruan, Sólo un beso pelikula emango dute bihar. Oraingo honetan, kultura arteko maitasuna edo bikote mistoen arteko maitasuna hartu dute gaitzat eta biharko pelikulan, jatorriz pakistandarra den mutil baten eta neska eskoziar baten arteko maitasun istorioa kontatuko da. 19:00etan da, Sandiusterrin. Sarrera, doakoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!