Saharako errefuxiatu kanpamenduetan uholdeak izan dira, eta egoerari aurre egiteko lagundu nahian dabiltza Hernanin. Hilabete honetan zehar, arropa biltzeko tokia egongo da Biterin. Diruz ere lagundu daiteke: 0010 0411 03 1000001773 (Banque Nationale D’Algerie). Bestalde, Sahararen aldeko ekitaldi bat egin zen larunbatean eta jende asko hurbildu zela eta, eskerrak eman nahi dituzte Sahararen aldeko lagunek: «Parte hartu zuten tabernei (salmentan jartzeko emandako jakiengatik) eta hurbildu zen jende guztiari».