Incansables txarangak kalejira egingo du herriko kaxkoan barrena, larunbatean. 45garren urteurrena ospatuko dute.
Eguerdi partean Plazatik aterako dira eta Felipe Sagarna txarangako sortzaileetako bat izandakoaren portalean geldituko dira. Bertan, berari eskainitako El Zapa pieza joko dute. Ondoren, txaranga sortu zuen beste taldekide bati, Txomin Castrori (Sietemesino) Habanera eskainiko diote. Goizari 14:00ak aldera emango diote bukaera.
Kale buelta honekin, urte hauetan zehar Hernani herriaren aldetik jasotako berotasuna eskertu nahi dute: «Eskerrik asko denei eta nahi duzuen arte».