Hernani Errotzen elkarteak antolatuta, hitzaldia emango dute gaur Markel Ormazabalek eta Jule Goikoetxeak. Kapitalaren kultura: salgaia Hiria denean, horixe da hitzaldiaren izenburua. Kultura hirien barruan nola ulertzen den azalduko dute eta nola bihurtzen den aitzakia kapitala erakartzeko. Donostia 2016 proiektua izango dute oinarri.
Arratsaldeko 19:30etan izango da Biterin.